XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); bena tchestatuz geroz etzian edan nahi ukhen.
Khurutzefikatu zienian phartitu zutien haren soiñekoak, zorthian ezaririk; kompli zadin Profetak erran ziana: Phartitu dutie ene arropak, eta ene saioa zorthian ezari die.
Eta jarririk zaudelarik, begiratzen zien.
Ezari zien ere haren buriaren alde gaiñian haren heriotziaren sujeta izkiribaturik zoiñ beitzen:
Dembora berian, eta harekin, khurutzefikatu zutien bi ohoiñ, bata haren eskuiñeko aldian, bestia eiskerrekoan.
Igaraiten ziren orok blasfematzen zien haren kontre, buriak igitzen zutielarik, eta zioielarik: s. Eia bada hik Jinkoaren temploa desegiten, eta hirour egunen burukoz arraberritzen diana, solta ezak hire buria: Jinkoaren semia bahiz, jaits hadi khurutche hortarik.
c. Ber gisan Aphezen printzek, Eskriba eta zaharrek trufatzen zielarik, zioien: s. Bestiak salbatu dutu eta bere buria ezin salbatzen du: Izraeleko errege bada, jaits bedi orai khurutchetik; eta hortan sinheste harturen dugu:.